Adierazgarritasun estatistikoa

Proba estatistikoetan, adierazgarritasun estatistikoak edo esangura estatistikoak (ingelesez, statistical significance) datuetatik kalkulatutako neurri estatistiko baten balioak populazio bati buruz zerbait baieztatzeko aski edo esanguratsua den adierazten du. Adierazgarritasuna p balioaren bitartez kalkulatzen da, adierazgarritasun mailarekin alderaturik: : p-balioa aurrez zehazturiko adierazgarritasun-maila baino txikiagoa edo berdina bada, estatistikoaren emaitza estatistikoki adierazgarria izango da; eta bestela, ez.. Adibidez, jasotako gizon eta emakumeen arteko batez besteko notaren diferentzia 2 puntukoa izanik, diferentzia hori populazio osoko gizonen eta emakumeen notak ziurtasun jakin baterako batezbestez ezberdinak direla baieztatzeko nahikoa bada, diferentzia estatistikoki adierazgarria dela esango da. Horretarako, diferentzia hori 2 edo handiagoa izateko probabilitatea (p-balioa) kalkulatzen da: aski txikia bada (adierazgarritasun-maila baino txikiagoa), bi sexuak ezberdinak direla ondorioztatuko da.