Adierazle edo indikadore sintetikoak zuzenean beha ezin daitekeen aldagai bat beste aldagai behagarri batzuk bateratuz eratzen diren adierazleak dira. Adibidez, enpresa batek kalitatearekin duen konpromisoa ezin da zuzenean behatu, hainbat osagai dituen ezaugarria baita. Adierazle sintetikoa eratzeko, osagai horiek jaso eta eskuraturiko datuak agregatu edo bateratu egingo dira, gehienetan haztapen edo ponderazio ezberdinekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, composite measurement; gatzelaniaz, indicadores sintéticos.
Loturiko artikuluak
Aldagai estatistikoakAldagai estatistikoa objektu baten propietate edo ezaugarri bati buruz jaso edo neurtzen dena da, zehatz definitu, behatu eta kodetua, bateraezinak diren agerpen edo balio ezberdinak hartzen dituena, hala nola…
Aldagai ezkutuak, estaliak edo latenteakEzkutuko aldagaiak, estaliak edo latenteak ere deituak, zuzenean behatu ezin daitezkeen aldagaiak dira, baina beste aldagai behagarrien bitartez estimatzen direnak, eredu estatistiko baten baitan. Hainbat aldagai biltzen dituztenez,…
Aldagai kanonikoakEstatistikan, aldagai kanonikoa beste aldagai batzuen konbinazio linealaz sortzen diren aldagaiak dira. Haiekin loturik, korrelazio kanonikoaren analisia garatzen da, non aldagai independentez eta dependentez osaturiko bi aldagai kanonikoen…