Adierazlea eta adierazia

Adierazlea eta adierazia semiotikan, erran nahi baita hizkuntza-zeinuaren teoriaren baitan, bereizitako kontzeptuak dira. Adierazlea hitza bera da, adierazia hitzak adierazten duena den bitartean. Adibidez, "etxea" esaten dugunean, "etxea" hitza bera adierazlea da, etxea esaten dugunean esan nahi duguna, bizitzeko tokia alegia, adierazia den bitartean. Psikoanalisiak bereizketa hori jaso, eta adierazlea hitza soilik ez, baizik objektu eta harremana ere izan daitekeela ezarriz; adierazleen esanahia, adierazia alegia, aldatu egiten da bizitzan zehar; horregatixe psikoterapeuta adi egon behar terapia-saioetan zehar, subjektuak adierazten dituen hitzek, harremanek eta objektuek unekoak ez diren adierazi edo esanahia eduki dezaketelako. 1

Beste hizkuntzetan: ingelesez, signifier and signified; gaztelaniaz, significante y significado.

Erreferentziak

1.
García-Arroyo JM. Aportaciones de la semiótica a la medicina. Comunicología Cubana. 2015;(92). https://www.researchgate.net/publication/289506519_Aportaciones_de_la_semiotica_a_la_medicina.