Adikzioa

Adikzioa hasiera batean plazera izan edo gaitza arintzea helburu duen portaera bat (drogak hartzea, jokoa, sare sozialetan aritzea, ...) sistematikoki eta modu iraunkorrean subjektuaren kontroletik kanpo geratzen denean gertatzen da, dependentzia fisiko nahiz psikologikoa eta abstinentzia-sindromea eraginez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, addiction; gaztelaniaz, adicción.