Adimen anitzak

Adimen anitzak edo adimen anitzen teoria Howard Gardner estatubatuar psikologoak 1983an proposaturiko adimenari buruzko teoria da. Horren arabera, adimena ez da gaitasun kognitiboen multzo bakar eta uniformea, beraien artean loturik dauden ahalmen autonomoen sare bat baizik. Ebatzi beharreko problemaren arabera, ahalmen mota ezberdinak aktibatzen dira, burmuineko leku ezberdinetan kokatuak. Gardnerek adimen ahalmen hauek bereizi ditu: hizkuntzazkoa, musikala, logiko-matematikoa, gorputzarekin loturikoa, intrapertsonala (nork bere burua ezagutu eta zuzetzeko ahalmena), interpertsonala eta naturalista (ingurumen naturala ezagutu eta horretara egokitzeko ahalmena).