Adskripzioa

Adskripzioa zerbaiti edo norbaiti dagokion eremu, objektu edo dena delakoaren esleipen eta zehaztapena da. Hainbat testuinguruetan erabiltzen da:

  • lanpostu bati buruz, eta bereziki funtzionariei buruz, adskripzioa langileari dagokion lanpostuaren eremu administratibo eta geografikoa zehaztu eta finkatzea da;
  • administrazio publiko ezberdinen artean, administrazio batek eskumen edo aktibo bat beste bati esleitzea.