Agenda ezkutua pertsona edo talde batek burutzen duen jardueran besteentzat agerikoak edo publikoak ez diren baino hala ere zorrotz jarraitzen dituen helburu eta xedeen multzoa da, maiz erakundearen edo lan inguruaren boterea edo kontrola bereganatzea saiatuz edo haietan eraginez. Hartara, erakundearentzat lan egin baino agenda ezkutua duenak beretzat egiten du lana, erakundearen benetako helburuak bigarren maila utziz edo guztiz baztertuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, agenda oculta.
Loturiko artikuluak
DemoskopiaDemoskopia herritarren iritziak ezagutzeko inkesten eraketa eta horien azterketa da. 1930eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan sortutako diziplina da, gero Europara zabaldu zena. Demoskopiako ikerketak eskatzen dituzten erakundeen artean…
Boto ezkutuaEmango den botoari buruzko inkestetan, boto ezkutua gezurrezko erantzuna ematearen zein galderari erantzun nahi ez izatearen fenomenoa da. Orokorrean, eman beharreko botoa komunitatean ongi ikusia ez izatearen eta…
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…