Agente ekonomikoak

Agente ekonomikoak merkatu batean erabakiak hartzen dituzten pertsona eta erakundeak dira. Eredu ekonomikoetan bereizten diren agente ekonomikoak gizabanakoak eta familiak dira alde batetik, utilitatea maximotzea bilatzen dutenak, eta enpresak edo ekoizleak bestetik, mozkinak maximotzeko helburuarekin. Beste agente ekonomiko bat estatua da.