Agente gramatikala

Hizkuntzalaritzan, agente gramatikala aditzak adierazten duen ekintzaren abiarazlea edo egilea adierazten du. Funtsean, agente gramatikala bi eratara ager daiteke: aktibozko perpausetan, subjektuaren bitartez (adibidez, Josemarik etxea eraiki zuen perpausean, Josemari da agentea) eta pasibozko perpaus baten bitartez (adibidez, etxea Josemarik egindakoa da, non Josemari den agentea, subjektua ez den arren). Agente gramatikalaren nolakotasunari agentibitatea deitzen zaio.