Aginte-hutsunea

Aginte-hutsunea eskualde edo herrialde batean gobernua bertan behera geratu eta estatuaren ordezkaritza hartuko duen inor ez dagoenean gertatzen den egoera da, eta ondorioz estatuak legeak betearazi eta orokorrean bere funtzioak betetzeko gauza ez denean. Legea eta ordena ziurtatu ezinean, aginte-hutsuneak desestabilizazioa dakar, hiritarrak babesik gabe utziz, boterearen ahalmena indar faktiko eta legez kanpoko taldeen esku utziz. Aginte-hutsunea herrialdeko bateko agintariak hil, larriki gaixotu edo atzerriratzen direnean nahiz  erregimen politikoen arteko trantsizio-garaietan gertatzen da; horregatik da ohikoa agintari gorenaren zereginak bereganatzen dituzten agintari ordeak aurreikusi eta trantsizioak modu azkar batean egitea.

Ikus, gainera