Aglomerazio-ekonomiak

Aglomerazio-ekonomiak enpresek eta orokorrean ekonomiak jarduera ekonomikoak eta enpresak toki batean pilatzearen ondorioz sortzen diren abantailak dira. Sinergia, transakzio eta garraio-kostu txikiagoekin, eta gertuko merkatu zabal batekin loturik daude. Aglomerazio-ekonomiak sortzen dituzten eremu ohikoenak hiriak eta aldiriak dira, definizioz jarduera ekonomikoak biltzen dituzten eremuak izanik. Hala eta guztiz ere, aglomerazio-ekonomiek efektu negatiboak (desekonomiak) ere badituzte, jarduera ekonomikoen gehiegizko pilaketak azpiegitureetako saturazioa eta ingurumeneko kutsadura eragiten dituztelako besteak beste.

Beste hizuntzetan: ingelesez, economies of agglomeration; gaztelaniaz, economías de aglomeración.

Ikus, gainera