Agrarizazioa

Agrarizazioa ekonomia batean nekazaritza eta abeltzaintza sektoreek garrantzi handiagoa hartzen duteneko prozesua da, beste sektoreen aldean. Gehienetan desindustrializazio prozesu baten ondorioz gertatu da, gerra baten ondorioz askotan, azpiegitura industrialek kalte handiak jaso eta nekazaritzara eta abeltzaintzara itzultzea beste irtenbiderik ez dagoenean ekonomia berpizteko (sektore horietara itzuli egiten denez, berragrarizazio terminoa ere erabiltzen da). Arlo horietan autarkia indartzea bilatzen denean ere garatu dira agrarizazio prozesuak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, agrarization; gaztelaniaz, agrarización.