Aldagai makroekonomikoak edo makromagnitudeak

Aldagai makroekonomikoak, agregatu makroekonomikoak edo makromagnitudeak herrialde edo eskualde mailako kopuru, bolumen edo kantitate ekonomikoak dira (ikus gainera, makroekonomia), ekonomiaren bilakaera adierazten dutenak, hilabetetik hilabetera aldagai batzuetarako (langabeziaren kasuan, esaterako) eta hiru hilabetero edo urtero (Barne Produktu Gordinaren edo ordainketa balantzaren kasuan). Aldagai makroekonomikoen kalkulua eta estimazioa nazio kontabilitatearen baitan egitren da.

Aldagai makroekonomiko garrantzitsuenak

  • Barne Produktu Gordina, herrialde batean ekoitzi diren azken ondasun eta zerbitzuen multzoa (edo ondasun eta zerbitzu guztien balio erantsia).
  • Langabezi-tasa
  • Inflazioa
  • Ordainketa-balantza, herrialde batek atzerriarekin egiten dituen truke ekonomiko globalen kopurua.