Agregazioa eta desagregazioa

Datuen analisian, agregazioa eta desagregazioa datuen azterketa-maila definituta burutu behar diren eragiketak dirak. Agregazioa egiten denean, datuak bildu egiten dira, totalak edo batezbestekoak kalkulatuz, goragoko maila batean aztertzeko. Adibidez, asteko salmentak aztertu nahi badira, eguneko salmentak agregatu egin beharko dira. Desagregazioa datuak xeheago aztertu nahi direnean egin beharreko eragiketa, datuak beheragoko maila baten arabera bereiziz. Adibidez, enpresa bateko salmenta totalak desagregatu egin beharko dira produktuaren arabera, salmentak igo eta jaitsi dituzten produktuak bereizteko.