Agroindustria (definizioa)

Agroindustria lehen sektoretik (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza) ekoitziriko gaiak bildu, prozesatu eta banatu egiten dituen sektore ekonomikoa da, beste sektoreentzako lehengaiak naiz elikagaiak, abere nahiz familientzat, ekoitziz eta merkaturatuz. Lehen sektorean ekoitzirako gai eta produktuei balio erantsia gehitzeaz gainera, agroindustria landa eremuko garapen ekonomikorako funtsezko sektorea dela frogatu da.