Aintzaneren koadernoa, Laida Martinez Navarro: laburpena

Aintzaneren kuadernoa Laida Martinez Navarrok 2016 plazaraturiko eleberri laburra, gaztetxoei zuzendua. Aintzanek, 14 urteko neska gazteak, bere bizipenak kontatzen ditu lehenengo pertsonan iritsi berria den Akabu herrian.

Laburpena

1: Agertzen ez den herria

Aintzane 14 urteko neska da, jenio bizikoa. Autoan doa bere ama gidari, bere arreba txiki Saioarekin eta Mikel txikiarekin. Haiekin doa baita ere Luisma, amaren nobioa ere, soportatzen ez duena. Mikel Luismaren seme txiki txikia da eta lo doa. Saioa ergelduta doa bere MP4-rekin. Eta bera bere bizipenak, hemen kontatzen diren bizipenak alegia, kuadernoan idazten. Bizitoki berrira doaz, Akabu izena duen herri batera, egia esan munduaren akabuan dagoela ematen duena, ze kostatzen ari zaie iristea. Mendian gora, eguraldi txarra, hotza, eta herria GPS-an ere ez da agertzen. Egoera ezin okerragoa da Aintzanerentzat:  hortzetako aparatua jarri zioten duela gutxi, eta orain hau herri galdu batera bizitzera, lagunik gabe, eta auskalo zein institutura joateko. Azkenean, bazen ordua, galduta zeudela ziur zegoen ordurako, herrira iristen dira. Amarekin eta Luismarekin haserre. Kale eta etxe zaharrak, kale izen arraroak. Hotza, euria. Kaka.

2: Etxean

Eta etxe berruan ere hotza. Jantzi pilo bat jartzen ditu soinean. Amak errieta horregatik. Bere logela izango den horretara doa. Saioa memeloa esaten bere logela mundiala dela. Bai zera! Koadernoan idazten jartzen da, baina ama sartzen da. Han, egoera berrian, primeran egongo direla dio. Aintzanek egoera berria kontatzen du: ama albaitaria, aitarengandik dibortziatu zen, eta lanpostua galdu zuen, baina hori bai, nobioa aurkitu ere bai bitartean. Zinemara joan zen harekin aurrena, eta gero aurkeztu egin zien. Luisma. Emaztea hil zitzaion gizajoari. Idazlea da, eta Aintzanek Idazle Madarikatua deitzen dio bere koadernoan. Saioak gustuko du Luisma. Berak ez, inondik ere ez. Eta okerrena: azkenean amak Akabu herri madarikatu honetan lana aurkitu eta hona etorri behar. Ama Aintzane konbentzitzen saiatu zen: etxea, soldata ona. Sakrifizioak ere egin beharko zituztela ere esan zuen, baina orain arte berak egin ditu sakrifizio guztiak. Saioa pozik etorri da ordea. Mikel ez da enteratu ere egiten. Hasteko, herrian ez dago wifi, ez ezer ere, nola komunikatuko da lagunekin? Erdi Arora itzuli direla iruditzen zaio. Koadernoan kontatuko ditu bere penak, baina ondo ezkutatu beharko du, ze ama enteratzen bada hor idazten duenaz! Lehen afaria. Aintzane arropaz gainezka, ama errieta berriz. Makarroiak tomatearekin afaltzeko. Mikel txikia dena zikintzen, ama xalo-xalo berarekin. Plater.garbigailurik ez, eta niri tokatu zait harrikoa egitea. Falta zena! Kexatu egiten da, amak errieta.

Eta aitarekin gogoratzen da. Dibortzioan oso gaizki pasa du. Aitak gainera esan zien urtebete pasako zuela kanpona lanean. Baina gutxienez ama beraiekin zegoen. Luismarekin elkartu ondoren, oso gaizki. Amak aurpegiratzen dio gozokia lapurtu dioten umea bezala jokatzen ari dela, eta bera ez dela gozoki bat. Esatea erraza da. Eta gainera bere bizitza guztia behar izan du hirian, lagunak, institutua (batzuetan hortzetako aparatua zela eta barre egiten baziote ere). Harriko egiten jarraitzen du, izerditan hainbeste arroparekin. Amak errieta, Mikel eta Saioa berrez. Komentariorik ez.

3: Isiltasuna

(20 orrialde 119tik eginak)

LANEAN