Aire-masa

Meteorologian, aire-masa parametro meteorologiko homogeneoak, hala nola tenperatura, hezetasuna, presioa eta lainotza, dituen eremu atmosferiko zabala da, ehunka edo milaka kilometro hartzen dituena, eta uneko eta tokiko eta inguruko eguraldia eragiten duena. Aire-masa mota nagusiak antizikloiak (goi presioko guneak) eta depresioak (behe presioko guneak) dira.