Aita Gurea, Gure Aita (otoitza)

Gure Aita edo Aita Gurea (latinezko jatorrizkoan, Pater Noster; Padre Nuestro, gaztelaniaz; Lord's Prayer, ingelesez) kristau otoitz nagusi eta ezagunena da, batzuen arabera kristau baten fedea hobekien aldarrikatzen duena. Mateo eta Lukasen itun berrietan idatzitakoaren arabera, Jesus Nazaretekoak berak sortutako otoitza da. Halere, judaismoko Abinu Malkenu otoitzarekin (literalki, Gure aita, gure errege) parekotasun handiak ditu. Egun, kristau konfesio edo kredo guztietan otoitz nagusia, liturgia eta eukaristia guztietan egiten dena, aldare txikiekin kredo batetik bestera. Euskal Herrian, Eliza Katolikoaren bertsioa da arruntena, eta 2020 urtean aldaketa txikiak ezarri ziren indarrean. Meza katolikoetan eukaristia errituaren hasieran errezitatzen da, apaizak besoak zabalik dituela, eta bukaeran ez da Amen esaten, apaizak Gure Aita otoitzari enbolismo izeneko hitzak gaineratzen dizkiolako ("Libra gaitzazu, Jauna, gaitz guztietatik, ..."). Hona hemen egungo bertsio katolikoak:

Gure Aita euskara batuan:

Gure Aita, zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua;
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere;
emaguzu gaur egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere geure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ez gaitzazu utzi
tentaldian erortzen,
baina atera gaitzazu gaitzetik.

Gure Aita bizkaieraz:

Gure Aita, zeruetan zarana:
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia;
parkatu gure zorrak,
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegu ezkero
ez eiguzu itzi
tentazinoan jausten,
baina atara gagizuz gatzetik

Erronkarierazko bertsio historikoa

Gore aita
ceurietan zaudena,
santificatruc izan deila zure icena;
ssin deila
gore gana zure reinua ;
eguin deila zure vorontatia,
nola ceurian cala lurrian; emon dazaiguzu egun
gore eguneco oguia,
eta parca dazquiguzu
gore zorrac,
cala nola guc
parcatan baidazcagüei
guri zor daicugüeiner;
eta ez guitzazula eitz
tentacionian erortra,
baya libra guitzazu
gachetic.