Akieszentzia eta erreaktantzia

Test psikometriko batean, akieszentzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti baietz edo adostasunez erantzuteko joera dagoenean. Aldiz, erreaktantzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti aurka erantzuteko joera duenean. Behatu izan da subjektuaren ezaugarriak baino, akieszentzia eta erreaktantzia testaren ondorioz gertatzen direla, bereziki galderak konplexuak eta lausoak direnean. Akieszentzia saihesteko moduetako bat da, item edo galdera negatibo zenbait txertatzea da, testean neurtu nahi denaren aurkakoak, subjektuak koherentziaz erantzuten duen azkar hautemateko.