Aktibismoa

Aktibismoa pertsonek eta taldeek arazo sozialen inguruan egiten duten ekintza politikoa da, gizarte mugimendu baten baitan edo Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez. Gehienetan gizartean  kezka eragin baina gobernuek behar bezalako erantzuna ematen ez duten gaien inguruan sortzen da, hala nola pobrezia, bazterketa, diskriminazioa, ingurumen-arazoak eta  giza eskubideak. Aktibismo moduak anitzak izan daitezke: protesta ekintzen bitartez gara daiteke, gobernuei protesta dakarren arazo soziala konpontzeko neurriak har ditzan eskatuz, nahiz boluntariotzaren inguruan, arazo sozialaren ardura zuzena bere gain hartuz.