Aktibo erabilgarria edo besterik gabe erabilgarria ere deitua, Kontabilitate Plan Orokorrean diruzaintza edo altxortegia, eskudirua (kontabilitatean, kutxa), kontu korronteak, aurrezki kontuak eta bestelako aktibo guztiz likidoak, berehala erabilgarri edo eskuragarriak, biltzen dituen ondare-masa da. Aktibo erabilgarria, aktibo bihurgarriarekin batera, altxortegi-ratioa kalkulatzeko oinarri gisa erabiltzen da. Haiei izakinak gehitzen bazaizkie, likidezia-ratioa kalkulatzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, activo disponible; ingelesez, available assets, cash assets.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aktibo toxikoakAktibo toxikoak arrisku handiko aktiboak dira, likidezia esaksekoak, eta horregatik merkatuko balioa kontabilitateko balioa baino askoz ere txikiagoa dutenak. Ohikoenak aktibo finantzario toxikoak dira, nekez itzuliko diren mailegu…
Aktibo finkoa eta aktibo zirkulatzaileaAktibo finkoa enpresak bere ekoizpen-prozesuan epe luzera, urtebetetik gorako epe bati begira zehatzago, baliatzen dituen aktiboen multzoa da, hala nola makinak, eraikuntzak, ibilgailuak eta lanabesak. Aktibo zirkulatzailea berriz,…
Boto erabilgarriaBoto erabilgarria edo boto estrategikoa garaile ateratzeko aukera txikiak dituelakoan berezko aukera politikoa baztertuz, irabazteko aukera handiagoak dituen gertuko aukera politiko baten aldeko botoa da. Abstentziora joan ohi diren…