Akuafortea (urbortitza, ur-bortitza)

Goyaren akuafortea. Nabaria da azidoarekin jolasean lorturiko argilunen efektua.

Akuafortea, urbortitza edo ur-bortitza grabatuaren antzeko teknika artistikoa da (grabatuaren teknika berezia dela ere san liteke), non bernizez, argizariz edo beste material bigun batez estalitako metalezko azalera baten gainean marrazkiak eginda, metala agerian baian urratu gabe uzten dutenak, eta gainean azidoa (azido nitrikoa edo azido sulfurikoa) isuriz, metala janda egiten den marrazkia osatzen duten lerroetan. Ondorengo prozesua grabatuaren berdina da, jandako metalaren gainean inprimaketak eginez. Grabatuarekin alderaturik, akuaforteak lerro finagoak ematen ditu, eta indar fisiko gutxiagorekin. Akuafortea bereziki ederra da lodiera ezberdineko lerroak, eta argilunak dituenean, marrazkiaren sakonera eta azidoa metalarekin kontaktuan dagoen aldi kopurua eta denbora kontrolatuz. Artearen historian akuafortea XVI. mendetik garatu zen. Akuafortearen maisua Rembrandt izan da; Goyak, Durerok eta Picassok ere lan asko egin zituzten akuafortearen teknikarekin.

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Akuafortea (urbortitza, ur-bortitza)"; Gizapedian, iraila 29, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/akuafortea-urbortitza-ur-bortitza/.
170 hitz
Kategoriak