
Bukatu gabeko urmargo bat.
Akuarela edo urmargoa pigmentoari ura eta gai itsaskor bat gehituta (Arabiako goma, esaterako) sortzen den soluzioarekin margotzen duen margo-teknika da. Tamaina txikiko paper edo kartoi zuri edo argiaren gainean egiten da, pintzelarekin kolore jakinekin egindako soluzio urtsua zabalduz, eta kolore geruza argien gainean, kolore geruza ilunagoak zabalduz, kolore zuriaren efektua papera margotu gabe utziz. Soluzioa azkar lehortzen denez, margoa azkar egitera behartzen duen teknika da, horrela lan arin eta biziak sortuz. Akuarelaren aitzindaria Albrecht Dürer (1471– 1528) izan zen eta teknika artistiko moduan XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendean zehar izan zuen gorenaldia.
Loturiko artikuluak
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…
Ikonoak (artea)Ikonoak (antzinako grezierazko εἰκών hitzetik, eikôn, "antzekotasuna, irudia") bereziki zurezko oholetan baina baita ere harriaren eta oihalaren gainean deboziorako egindako margolanak dira, bereziki kristau artean erabiliak, eta maiz…
Formalismoa (artea)Formalismo artistikoa artearen teoria kritikoa da, artelan baten balioa edo meritua bere ezaugarri formalen arabera baloratzen duena, hau da, lana garatzeko teknikaren perfekzioa irizpidetzat hartuz; adibidez, margolaritzan, marra,…