Akulturazioa

Akulturazioa: indigena honek jantzi arrotzak ditu soinean.

Akulturazioa, kultura ezberdinetako gizataldeak harremanetan izatearen edo elkar ukitzearen ondorioz, haietako batek bestearen kultura bereganatu edo kultura horretara moldatzeko prozesua da.

Etimologiaz, ad- latinezko aurrizkiarekin osaturik dago, eta horrela kultura batetik besterako mugimendua, norabide bakarreko prozesua alegia, adieraziko luke zehazkiago, eta ez bi kulturen arteko elkarrekintza. Norabide bakarreko adiera horretan, tokiko kulturek eta kultura indigenek Mendebaldeko kultura bereganatzeko egiten duten mugimendua izendatzeko erabili da, haien dekulturazio edo kultura galtzearen ondorioz. Beste batzuetan ordea, kanpotik etorritako gizabanako eta gizataldeak tokiko kultura bereganatu edo kultura berria osatzeko prozesua izendatzeko erabili izan da.

Akulturazioaren ondorioz gizatalde baten erabateko asimilazio kulturala gertatzen da batzuetan, kanpoko gizataldea guztiz integratzen denean hain zuzen, kultura nagusiko balio kulturalak onartutakoan.1

Erreferentziak

1.
Teske R, Nelson B. Acculturation and assimilation: a Clarification. American Ethnologist. 1974:351-367. http://users.clas.ufl.edu/marilynm/Theorizing_Black_America_Syllabus_files/Acculturation_and_Assimilation_A_Clarification.pdf.