Akzio baten balio intrintsekoa akzio baten balio objektiboa, enpresak une jakin balio duena (aktibo netoa, aktiboa ken zorrak alegia, akzio kopuruarekin zatituz) edota akzio horrek une horretatik aurrera eman ditzakeen etekinak deskontatuz kalkulatzen dena. Balio intrintsekoa funtsezko aldagaia da burtsan akzioak erosi eta saltzeko: adibidez, balio intrintsekoa uneko kotizazioa baino handiagoa bada, akzioa erosi egin behar dela irizten da, eta alderantziz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Akzio baten balio nominalaAkzio baten balio nominala akzio batek jaulkipenaren momentuan duen balioa da, eta beraz kapital soziala akzio kopuruarekin zatituz kalkulatzen dena. Balio nominala akzioaren jabetza-tituluan, jabetza nori dagokion adierazten…
AkzioakAkzioak sozietate anonimoen kapitalaren zati alikuotak dira. Akzioen jabeak sozietatearen bazkide bilakatzen dira, horrekin batera eskubide ekonomiko eta politikoak eskuratuz sozietatean, hala nola mozkinak eskuratzeko eskubidea dibidenduen bitartez,…