Akzioak sozietate anonimoen kapitalaren zati alikuotak dira. Akzioen jabeak sozietatearen bazkide bilakatzen dira, horrekin batera eskubide ekonomiko eta politikoak eskuratuz sozietatean, hala nola mozkinak eskuratzeko eskubidea dibidenduen bitartez, akzio berriak eskuratzeko eskubidea lehentasunezko harpidetza-eskubideei esker, eta sozietateko Batzar Orokorretan botoa emateko eskubidea. Orokorrean, horretarako baldintza batzuk bete behar badira ere, akzioak burtsa izeneko merkatuan saldu eta erosi egiten dira, eta salerosketa horietan mozkinak eta galerak ere sor daiteke. Dibidenduengatik nahiz burtsan eskuraturiko mozkinengatik lortuko diren errendimenduak ezagunak ez direnez, akzioak errenta aldakorreko aktiboak direla esaten da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Akzio baten balio intrintsekoaAkzio baten balio intrintsekoa akzio baten balio objektiboa, enpresak une jakin balio duena (aktibo netoa, aktiboa ken zorrak alegia, akzio kopuruarekin zatituz) edota akzio horrek une horretatik aurrera…
Akzio baten balio nominalaAkzio baten balio nominala akzio batek jaulkipenaren momentuan duen balioa da, eta beraz kapital soziala akzio kopuruarekin zatituz kalkulatzen dena. Balio nominala akzioaren jabetza-tituluan, jabetza nori dagokion adierazten…
Errenta aldakorreko aktiboakErrenta aldakorreko aktiboak, errenta aldakorreko tituluak edo besterik gabe errenta aldakorra, aurretik ezagutzen ez diren errendimenduak izango dituzten finantza aktiboak edo finantza tituluak dira. Horren aurkakoak errenta finkoko…