Alborapena (ikerketa kuantitatiboa)

Agian alborapena aldagai estatistiko bakunaren ezaugarriaren adieran bilatzen ari zinen.

Alborapena gertatzen da ikerketa kuantitatibo batetik jasotako konklusioek errealitatean benetan denaren aldean errore sistematikoa dutenean gertatzen da, ikerketa behar bezala ez diseinatu eta garatzeagatik. Ohartzekoa da lagin-tamaina handitzeak, datu gehiago jasotzeak alegia, ez duela berez alborapena murrizten. Alborapen-mota bi daude: alde batetik, hautapen-alborapena dago, laginean jasotako elementu edo subjektuek populazioaren adierazgarriak ez direnean; bestetik, informazio-alborapena neurketan eta datu-bilketan gertatzen dira.

Orobat, alborapena estimatzaile baten batezbestekoa estimatu nahi den parametroaren balioarekin bat ez datorrenean gertatzen da. Ikus, Alboragabetasuna eta alborapena: estimatzaile alboragabeak eta alboratuak.