Aldagai azaltzaileak eta aldagai azalduak

Aldagai azaltzaileak beste aldagai baten balioei buruzko aurresanak egiteko erabiltzen diren aldagaiak dira. Aldagai azalduak, berriz, aldagai azaltzaileek aurresaten dituzten haiek dira. Adibidez, pertsona baten altuera haren pisua aurresateko erabiltzen denean, altuera aldagai azaltzailea da, eta pisua aldagai azaldua. Aldagai azaltzaileei aldagai independente ere deitzen zaie, eta aldagai azalduei aldagai dependente.