Aldagai ezkutuak, estaliak edo latenteak

Ezkutuko aldagaiak, estaliak edo latenteak ere deituak, zuzenean behatu ezin daitezkeen aldagaiak dira, baina beste aldagai behagarrien bitartez estimatzen direnak, eredu estatistiko baten baitan. Hainbat aldagai biltzen dituztenez, aldagai latenteek kontzeptu konplexuak jasotzen dituzte, eta batzuetan aurrez definituriko kontzeptu teoriko eta abstraktoekin datoz bat, konstruktoekin alegia (adimena, antsietatea, ...) alegi. Bereziki psikometrian erabiltzen dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, latent variables; gaztelaniaz, variables latentes.