Aldagai iragarleak (aldagai aurresaleak)

Aldagai iragarleak edo aldagai aurresaleak beste aldagai bat aurresateko, beste aldagai baten balioa estimatzeko alegia, erabiltzen diren aldagaiak dira. Adibidez, pertsona baten altuera jakina bere pisua estimatzeko erabiltzen denean, erregresioaren bitartez adibidez, altuera aldagai iragarle edo aurresalea dela esaten da. Aldagai iragarleak izendatzeko beste terminoa aldagai independente da.

Hiztegia: ingelesez, predictor variable; gaztelaniaz, variable predictora.