Estatistikan, aldagai kategorikoak edo kualitatiboak kategoriak edo modalitateak, eta ez balio kuantitatiboak, hartzen dituzten aldagaiak dira. Adibidez, sexua, egindako ikasketa-mota (oinarrizkoa, ertainak, goi mailako ikasketak) aldagai kategorikoak. Haien artean beste aldagai mota batzuk bereizten dira, erabalitako neurketa-eskalaren arabera:
- aldagai nominalak (ordenarik gabeko kategoriak hartzen dituztenak; adibidez, botoa zein alderdi politikoari eman zaion);
- aldagai ordinalak (kategoria ordenatuak hartzen dituztenak, adibidez errenta txikia, ertaina, handia) .
Hiztegia: ingelesez, categoric variables; gaztelaniaz, variables categóricas.
Ikus, sakontzeko: Aldagai eta datu kualitatiboak eta kuantitatiboak
Loturiko artikuluak
Aldagai politomikoakAldagai politomikoak bi kategoria baino gehiago hartzen dituzten aldagai kategorikoak dira, bi kategoria soilik hartzen dituzten aldagai dikotomikoak ez bezala. Aldagai politomikoen adibideak ilearen kolorea (beltza, horia, gaztaina,…
Fikzio-aldagaiakEstatistikan, fikzio-aldagaiak edo fikziozko aldagaiak aldagai kategoriko baten kategoria edo modalitateei balio kuantitatiboak esleitzean sortzen diren aldagaiak dira, haiekin teknika estatistikoak garatu ahal eta interpretazio egokiak egitearren. Bi kategoria…
Aldagai iragarleak (aldagai aurresaleak, prediktoreak)Aldagai iragarleak, aldagai aurresaleak edo prediktoreak beste aldagai bat aurresateko, beste aldagai baten balioa estimatzeko alegia, erabiltzen diren aldagaiak dira. Adibidez, pertsona baten altuera jakina bere pisua estimatzeko erabiltzen…