Aldagai politomikoak bi kategoria baino gehiago hartzen dituzten aldagai kategorikoak dira, bi kategoria soilik hartzen dituzten aldagai dikotomikoak ez bezala. Aldagai politomikoen adibideak ilearen kolorea (beltza, horia, gaztaina, ...), ikasketa mota (zientifikoa, gizarte arlokoa, osasun zientziak, teknikoa) eta botoa (X, Y, Z, ... alderdiak) dira.
Hiztegia: ingelesez, polytomous variables; gaztelaniaz, variables politómicas.
Loturiko artikuluak
Aldagai dikotomikoakAldagai dikotomikoa bi balio bakarrik hartzen dituen aldagai kategorikoa da, hala nola, sexua, lan egoera (lanean/lanik gabe) eta gaixo/sano aldagaiak. Aldagai dikotomikoak kuantitatibotzat hartu eta landu daitezke, haien…
Aldagai kategorikoakEstatistikan, aldagai kategorikoak edo kualitatiboak kategoriak edo modalitateak, eta ez balio kuantitatiboak, hartzen dituzten aldagaiak dira. Adibidez, sexua, egindako ikasketa-mota (oinarrizkoa, ertainak, goi mailako ikasketak) aldagai kategorikoak. Haien artean…
Aldagai estatistikoakAldagai estatistikoa objektu baten propietate edo ezaugarri bati buruz jaso edo neurtzen dena da, zehatz definitu, behatu eta kodetua, bateraezinak diren agerpen edo balio ezberdinak hartzen dituena, hala nola…