Aldagaiztasuna

Metafisikan, aldagaiztasuna edo aldaezintasuna Izatearen ustezko ezaugarria da, Izatearen aldaketa ukatzen duena. Aldaketaren problema filosofian aztertu zen lehenengoetarikoa izan zen, filosofoei harridura eta lilura eragin zien lehen gaietako bat gauzak nola aldatzen ziren ikustea izan zelarik. Heraklitok gauza guztiak etengabeko aldaketan zeudela baieztatu zuen, eta beraz gauzen aldagaiztasuna ukatu zuen. Parmenidesek berriz, Izatearen berezko ezaugarria zen, eta logikaz azaldu zuen: Izatea dena aldatzen bada, Izatea izateari uzten dio, ez Izatea bilakatzen da eta hori ez da posible.

Aldi berean aldagaiztasuna Jainkoari egozten zaizkion ezaugarrietako bat da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, inmutabilidad.