Aldakuntza-koefizientea

Estatistikan, aldakuntza-koefizientea desbideratze estandarra zati batezbesteko aritmetiko sinplea da. Datu multzo ezberdinetako sakabanatzeak alderatzeko erabiltzen da bereziki. Izan ere, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetikoarekin batera aztertu behar da beti, desbideratze estandarrak datu bakoitza batezbestekotik batezbeste zenbat desbideratzen den adierazten baitu. Adibidez, ez dira berdinak 2 unitateko desbideratzea 10eko batezbestekoaren inguruan eta 100eko batezbesteko baten inguruan: lehen kasuan, aldakuntza-koefizientea A=\frac{2}{10}=0.2=\%20 da eta bigarren kasuan A=\frac{2}{100}=0.02=\%2; beraz, desbideratze absolutuak berdinak izan arren, sakabanatzea handiagoa da lehen kasuan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, coefficient of variation; gaztelaniaz, coeficiente de variación.