Alderdi politikoak

Alderdi politikoa haien ideologia eta printzipio politikoen inguruan biltzen den pertsona talde instituzionalizatu eta formala da, hauteskundeen bitartez legebiltzar, udal eta beste erakunde politikoetara heldu eta haietan euren programa politiko eta soziala indarrean jarri eta gauzatu nahi duena. Alderdi politikoetako kideei militante edo afiliatu deitu ohi zaie, eta doktrina politikoen inguruan biltzen dira askotan, hala nola kontserbadurismoaren, abertzaletasunaren, ekologismoaren edo sozialismoaren inguruan, ideologia irekiko alderdiak ere badiren arren, helburutzat herritarren ongizatea eta gobernu eraginkorra besterik bilatzen ez dutenak; azkenik, lider baten inguruan biltzen diren alderdiak ere badaude. Alderdi politikoen barne jarduera estatutu batzuen bitartez arautzen da, non alderdiaren barne organoak eta funtzionamendua,  eta hauteskundeetarako hautagaiak nola aukeratu zehazten diren, besteak beste. Ohikoa da beste alde batetik alderdi politikoek kongresu edo biltzar orokorrak ospatzea, non alderdiaren ideologia eta programa politikoa zehazten den, militante guztien eskuhartzearekin.

Ikus, gainera