Aldi baterako laneko enpresak, ABLE akronimoaz ere ezagunak, beste enpresa baten eskura langileak jartzen dituen enpresak dira, bitartekari moduan jokatuz eta langile horiei aldi baterako kontratuak eskainiz, hots denbora mugatu baterako (ordu, egun, aste edo hila bete batzuetarako). Enpresa batek egiten dion lan eskaera jasotzen duenean, aldi baterako laneko enpresak eskainitako lanposturako egokiena den langilea bilatzen du bere datu-baseetan eta langile horien kontrataziorako izapideetaz ere arduratzen da orokorrean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, temporary employment agencies; gaztelaniaz, empresas de trabajo temporal (ETT).
Loturiko artikuluak
Baterako ekoizpenaBaterako ekoizpena edo ekoizpen bateratua ekoizpen-prozesu batean azpiegitura, material eta langile berdinak erabiliz aldi berean produktu (eta azpiproduktu) ezberdinak eskuratzen dituen produkzio-sistema da. Adibidez, baterako ekoizpena gertatzen da…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak garatzen duen ekintza-plan orokorra, bere baliabideak nola garatu eta ahalmenak nola bideratu zehazten duena, ekintza plan oroko…
Aldi errefraktarioaAldi, epe edo periodo errefraktarioa organo kitzikakor batek edo horien multzo batek estimulu baten aurrean berriz ere kitzikatua izan arte iragan beharreko denbora adierazten du. Bereziki sexologian erabiltzen…