Aldi errefraktarioa

Aldi, epe edo periodo errefraktarioa organo kitzikakor batek edo horien multzo batek estimulu baten aurrean berriz ere kitzikatua izan arte iragan beharreko denbora adierazten du. Bereziki sexologian erabiltzen da, isurtzearen eta orgasmoaren ondoren zakilaren erekzio berria izan arteko denborari buruz, horien ondoren gizonak sentitu ohi duen logalearen ondorioz; emakumeei ere aplikatzen zaie, baino horiengan klitoriaren hipersentsibilitatea da orgasmo ondoko sintoma ohikoena.

Aldi errefraktario absolutua organo horien erreakzio berria izan arteko denbora da, edozein magnitude estimulu baten aurrean. Aldi errefraktario erlatiboa aldi errefraktario absolutuaren ondoren dator, eta neurri batetik gorako estimulu baten ondoren gertatzen den kitzikapen berria izan arteko denbora adierazten du.