Aldizkapena edo periodifikazioa

Kontabilitatean, aldizkapena edo periodifikazioa ekitaldi ekonomiko bakoitzari soilik dagozkion sarrerak eta gastuak egozteko prozesua da, diru fluxua noiz gertatu den kontuan hartu gabe. Sortzapen printzipioaren aplikazioa da. Adibidez, abenduaren erdialdean hurrengo hilabete osoko alokairua (100 euro) kobratu bada, sarrera moduan 15 eguneko alokairua erregistratu behar da urte horretan, eta beste 15 eguneko alokairua hurrengo urteko sarrera moduan kontabilizatu. Honela egin daiteke, sarrera aurreratuak izeneko pasiboko kontua baliatuz:

Abenduaren 15ean


Bankuak___100


Alokairuak___________50
Sarrera aurreratuak___50

Urtarrilaren 1ean

Sarrera aurreratuak____50



Alokairuak___50