Aleatorizazioa

Esperimentuen diseinuan, aleatorizazioa unitate esperimentalei tratamendua zoriz esleitzea da, ezkutuko aldagaien eragina deusezte aldera. Adibidez, ikasle batzuen artean errefortzu-orduek izan dezaketen eragina aztertzeko, errefortzua jasoko duten eta jasoko ez duten ikasleak (talde esperimentala eta kontrol-taldea, hurrenik hurren) zoriz aukeratu behar dira dira; ikasgela bateko ikasleei errefortzua ematea eta beste ikasgela batekoei ez, irtenbide desegokia litzateke, ikasgelaren efektuak aldakortasun sistematiko eta ez planifikatua eragingo lukeelako, ikasleak zoriz banatzean bi taldeetan ikasgelaren efektua ezabatuko genuke eta berezko aldakortasuna soilik geratuko litzateke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, random assignment, randomization; gaztelaniaz, aleatorización.

Ikus, gainera