Alhadura, erruduntasun sentimendua

Alhadura, ausikia edo erruduntasun-sentimendua subjektu batek bere ustez behar bezala ez jokatzeagatik sentitzen duen erru pertsonala da. Eztabaidatsua da pertsonaren berezko sentimendua den edo erlijioaz sinestarazitako Jainkoaren edo beste entitate moral baten zigorraren beldurraren eraginez gertatzen den. Batzuetan oso gogorra izan daiteke, subjektuarengan autoestimu txikia eta depresioa eraginez. Kasu horietan erreparazio edo ordaintzak lagundu dezake errua gainditzen.