Filosofian eta soziologian, alienazioa gizabanako batek bere bizitzaren kontrola eta zentzua galdu eta beste eragile, sistema edo ideologia baten mendean dagoenean sortzen den egoera indibiduala da, kultura eta berezko balio moralak galduta, egoera hori gainditzeko aukera eskasekin. XIX. mendean lehen aldiz Hegel-ek jaso eta garatutako kontzeptua izan zen, gizabanakoaren besteratzea adierazteko. Haren ikasle Feuerbach-ek gizabanakoak berezko izaera galtzen dueneko egoera izendatzeko baliatu zuen, Jainkoaren esku uzteko. Alienazioaren jatorrizko kontzeptua Karl Marx-ek garatutakoa izan zen, alienazioa kapitalismoan soldatapeko langilearen egoera deskribatzeko baliatu zuenean, berak ekoitziriko ekoizkin edo produktuetatik banandua denean, bere lana salduta.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
DeshumanizazioaDeshumanizazioa pertsona eta gizataldeen gizatasuna ezeztatu eta ukatzea da, haien aurkako indarkeria, dominazioa eta alienazioa justifikatuz edo gutxietsiz. Hainbat eratara gauzatu daiteke: zuzenean krudeltasunez jokatuz haien aurka, edo…
Reifikazioa (marxismoa)Artikulu hau marxismoko kontzeptuari buruzkoa da, kontzeptu epistemologikoa gaitzat duena beste hau da: Reifikazioa (erreifikazioa). Marxismoan, reifikazioa, alemanierazkoVerdinglichung izenaz ere ezaguna, gizakion arteko harremanak gauza, bereziki balio jakina duten…
EmantzipazioaJatorrian, emantzipazioa mancipium izeneko erromatar erakundetik askatzea da, zeinaren gizon aske batek beste gizon batenganako nagusitasuna eta agintaritza eskuratzen zituen. Hedaduraz, esklabua aske bilakatu eta seme-alabak gurasoen zaintza…