
Alcázar del Rey Don Pedro, Carmona herrian. Al-Alndaluseko lurraldeak mendean hartzean, alkazarrak kristau erregeen egoitza bilakatu ziren.
Iberiar Penintsulan, alkazarra Al-Andalusen, VIII.-XIV. mende bitartean, eraikitako jauregi gotortua da, alkazaba edo hiri harresitu (zitadela) bateko gune estrategiko batean kokatua, aldi berean defentsarako eta agintariak bertan bizitzeko eraikiak. Beraz, agintarien bizileku gisa ere eraikitzen den zitadela dela esan daiteke. Alkazarraren defentsaren arduraduna alkaidea (ez alkatea) zen. Famatuak dira Toledo, Segovia eta Sevillako alkazarrak. Kristau erresumetako erregeek hartu zituztenean, haien egoitza haietako hainbatetan finkatu zituzten.
Loturiko artikuluak
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…
Formalismoa (artea)Formalismo artistikoa artearen teoria kritikoa da, artelan baten balioa edo meritua bere ezaugarri formalen arabera baloratzen duena, hau da, lana garatzeko teknikaren perfekzioa irizpidetzat hartuz; adibidez, margolaritzan, marra,…
Sinkretismoa eta sinkretikoaSinkretismoa dogma, sinesmen eta praktika ezberdinak bateratuz eratzen den sistema da, horien sintesiaz bainoago horien elementuak nahastuz sortzen dena. Sinkretismoaz sortutako ideia, sinesmen eta praktika horiek sinkretikoak direla esaten…