Alkimia bereziki Antzinaroan eta Erdiaroan garatu zen teoria eta praktika pseudozientifikoa da, bizitzaren elixir edo edabea aurkitu eta metal pobreak urre bihurtzea helburu zuena. Alkimia praktikatzen zutenei alkimista deitzen zaie. Praktika material horietatik harago, alkimiak kutsu mistikoa ere bazuen eta teoria metafisiko ezberdinekin loturik agertu da. Alkimiaren asmatzailea antzinako Hermes Trismegisto egiptoar jakintsua izan zen, alkimiarekin batera hermetismo izeneko teoria filosofiko, esoterioko, mistiko eta erlijiosoa ere eratu zuena. Parazelso eta Alberto Magno dira historia beste alkimista ezagun batzuk.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, alchemy; gaztelaniaz, alquimia.
Loturiko artikuluak
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen duen teoria ekonomiko eta politikoa…
Taumaturgia (definizioa)Taumaturgia (antzinako grezierazko θαῦμα, thaûma, « gauza miragarria, harrigarria », eta ἔργον .érgon, « ekintza » hitzetatik) naturaz gaindiko ekintzak, hala nola mirakuluak, egiteko ahalmena da. Hala, objektu eta pertsona taumaturgikoak…
Androginia (definizioa)Pertsona bat androginoa (antzinako grezierako, andros eta gyne hitzetatik, "gizon", "emakume")dela esaten da, gizonari nahiz emakumeari dagozkion ezaugarriak biltzen dituenean. Bereizi egin behar dira androginia eta hermafroditismoa: hermafroditismoa aldi…