Alokairua

Agian, alokairua soldataren adieran bilatzen ari zinen.

Alokairua edo alogera pertsona (fisiko edo juridiko) batek beste bati ondasun bat denbora batez uztea da, orokorrean kontratu baten bitartez adostu eta onartua, eta errenta deritzom prezio baten trukean. Ondasunaren jabea den pertsonari alokatzaile edo akuratzaile deitzen zaio, eta ondasunaren erabilera edo zesioa jasotzen duen pertsona maizterra (ondasun higiezinez kasuan), errentaria edo akuraduna da.