Alter ego

Alter ego (latinetik, literalki "beste nia") norberaren parekoa edo berdinkidea den pertsona da, zeinarekin guztiz identifikatzen den, norbera balitz bezala hartzeraino. Fikzioan (literaturan eta zineman) ere maiz erabiltzen den terminoa da, egilea fikziozko pertsonaiarekin identifikatzen dela eta finean egilea bera irudikatzen duela adierazteko.