Alteritatea (bestetasuna)

Alteritatea (latinezko alter hitzetik) edo bestetasuna bestea, norbera bezalakoa ez dena alegia, ezagutu, onartu eta harekiko irekia izatea da. Beste hori indibiduala, kolektiboa edo norberarenak ez diren ohiturak eta balioak izan daitezke. Kontzeptua XX. mendeko filosofia, soziologia eta antropologiatik sortu zen, beste subjektuaren objektibazioa eta ondoriozko murrizketa saihestu nahian, subjektuaren ikuspegi berriak zabalduz, eta ikuspegi horietatik sor daitezkeen galderak erantzunez: adibidez, nola topatu bestea gatazka sortu gabe? Nola hartu bestea haren identitatea suntsitu gabe?. Asmo oneko alteritatetik bestea gatazka politikorik gabe onartu behar da, baina paradoxikoki hau jarrera menderatzaile batetik egiten da.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Velarde CaƱazares M. Alteridad. In: Diccionario Del Pensamiento Alternativo. Biblos; 2008:30-33.