Alternatiba

Agian, alternatiboa bilatzen ari zinen. 

Alternatibak problematika bati buruz aukeran dauden jokabide, ekintza eta neurriak dira. Ekonomian, bereziki erabaki-teoriaren testuinguruan erabiltzen da, aukeran dauden erabakiak izendatzeko. Adibidez, ikasle batek gehien komeni zaion karrerak erabakitzean, aukeran dauden graduak dira alternatibak. Erabaki-problemetan garbi bereizten dira alternatibak eta eszenatokiak edo natura-egoerak: alternatibak subjektuak dituen aukerak diren bitartean, eszenatokiak edo natura-egoeraz bere erabakimenetik kanpo dauden egoera posibleak dira, zeinetarako emaitza desberdinak izango dituen hartutako erabakiaren arabera. Adibidez, egun batean mendira joan behar dugun ala ez alternatibak dira; egun horretan euria egingo duen ala ez berriz, eszenatokiak. Orokorrean, alternatibak diskretuak direla irizten da, eta alternatiba-multzoa jarraitua denean (adibidez, enpresa batek bere ekoizpen-maila erabaki behar duenean), erabaki-problema batean bainoago, optimizazio-problema baten aurrean gaude.