Alternatiboa (kultura)

Alternatibo terminoa ohiko, konbentzional edo arauzkoa denaren aldean desberdina, berezia edo aukerakoa den hura izendatzeko erabiltzen da. Bereziki, kulturaren eta arteraren munduan erabiltzen da: kanonaren aurkakoa dena da alternatiboa. Horrela, zinema alternatiboa edo musika alternatiboa garaiko estilo nagusiari jarraitzen ez diotenak dira, eta kultura alternatiboa orokorrean ohiko molde eta bideetatik sortzen ez dena. Politikan ere erabiltzen da, tradizionalak direnetatik aparte sortzen diren pentsamolde, jokabide eta instituzioak izendatzeko. Medikuntza alternatiboa edo terapia alternatiboa, adibidez, medikuntza konbentzional eta zientifikoari jarraitzen ez dion hura da, hala nola akupuntura, homeopatia eta kideko terapiak.