Altxortegi-ratioa

Altxortegi-ratioa, altxortegiko ratioa edo proba azidoa enpresa batek une jakin batean duen epe laburreko likidezia jasotzen duen ratio finantzarioa da, epe laburreko zorrak, pasibo korrontea alegia, eskuragarriarekin eta epe laburreko zordunekin estaltzeko duen ahaleman neurtzen duena. Honako hauek dira altxortegi-ratioa kalkulatzeko bi erak:

    \[Altxortegia=\cfrac{Eskuragarria+Bihurgarria}{Pasibo\ Korrontea}=\cfrac{Aktibo\ korrontea\ -\ Izakinak}{Pasibo\ Korrontea}\]

Balio kritikoa 1 da: altxortegi-ratioa 1 baino txikiagoa bada, enpresa ez da orokorrean gauza izango epe laburreko zorrak ordaintzeko, 1 baino handiagoa bada, enpresa likidezia-egoera onean dagoela esan daiteke.

Altxortegi-ratioa beste ratio batzuekin batera, bereziki eskuragarritasun-ratioarekin eta likidezia-ratioarekin batera, baita ere likidezia neurtzen dutenak, baino epe laburragoan eta luzeagoan hurrenez hurren.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ratio de tesorería; ingelesez, acid test.

Ikus, gainera