Amerikar ametsa

Amerikar ametsa estatubatuarrek nahiz hara doazen etorkinek Ameriketan, zehazki Estatu Batuetan, arrakasta sozial eta ekonomikoa lortuko duten lurra, agindutako lurra nolabait esateko, izango delako itxaropen, sinesmen eta konbentzimendu osoa da,  amets indibiduala jatorrian baino azkenean mito kolektibo ere bilakatu dena. Amerikar ametsa amerikarren mundu ikuskera definitzen du nazio gisa, bertaratzen diren guztiei euren ametsak gauzatzeko aukerak emango  zaizkiela, dena posible dela sinetsarazi egiten duena, gogor lan egin eta tinko jarraitzen bada bide horretan. Horren azpian ordea, ideologia sakona dago, indibidualismoa goraipatu eta klase sozialen egiturek jartzen dituzten oztopoak gutxietsi egitne dituena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, american dream; gaztelaniaz, sueño americano.